2007/06/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO MAIATZA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo ziren 2007ko maiatzean



Azken hamabi hilabeteetan (2007ko maiatza, 2006ko maiatzarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak % 5,8 gehitu ziren


2007ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta maiatzeko urte arteko tasa %5,8ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera. Maiatzean Eraikuntzako azpisektorea %0,5 hazi zen eta Obra Zibilekoa %0,3; urte arteko tasak %6,0 eta %4,7 izan ziren, hurrenez hurren.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



(*) Hazkundea maiatzako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko maiatzean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,6 igo dira.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean %0,7 igo zen Eraikuntzako lehengaien kostua eta %0,5 Obra Zibilekoa. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, biek antzeko joerak izan dituzte baina indar ezberdinez: eraikuntzako lehengaien kostuak %7,1, hazi dira, eta obra zibilekoak, %5,4.


Maiatzean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: beira (%4,0), burdin eta altzairua (%2,9) petroliotik eratorritakoak (%2,4), asfalto-produktuak (%2,0), leherkari eta gasak (%1,7), besteren artean. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten energia elektrikoa (% -1,3), plastikozko hoditeria (%-0,3) egiturak eta galdaragintza (% -0,3), lur egosiak (% -0,2) eta lur landua (% -0,2) lehengaiek, besteren artean.


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: burdina eta altzairua (%25,5), beira (%23,0), metalezko hoditeria (%16,4) eta energia elektrikoa (%9,1). Bestalde, urte batetik bestera (2006 maiatzetik 2007ko maiatzera) honako hauen lehengaien prezioak murriztu dira: asfaltozko produktuak (%-10,1), petrolioaren eratorriak (%-3,4), egiturak eta galdaragintza (-%1,2).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko maiatza.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo ziren 2007ko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004267_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali