EUSTATek landutako datuen arabera, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan %10,3 hazi zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera, 2006ko hiruhileko beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2007ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,0 hazi zen, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean
Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturako Indizearen urte arteko hiruhileko hazkunde zuzendua
Iturria: Eustat.
2007ko lehen hiruhilekoan eraikuntza-sektorearen bilakaera gehiago oinarritu zen Eraikuntzako azpisektorean, Obra Zibileko azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %10,9ko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %8,5ekoa.
Hiruhilekoen arteko terminoetan, 2007ko lehenengo hiruhilekoko sektorearen jarduera 2006ko laugarren hiruhilekoan izandakoarekin alderatuta, Eraikuntzako azpisektoreak %2,9ko bilakaera positiboa izan zuen eta Obra Zibilekoak %3,2ko negatiboa.
2007ko lehenengo hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %0,7 gehitu zen, datu gordinetan, aurreko urteko aldi berdinaren aldean, eta %0,3ko hiruhileko arteko jaitsiera izan zuen, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Taula: 2007ko 1. hiruhilekoa. Euskal AEko Eraikuntzaren Koiuntura Indizearen aldakuntza-tasak (%).
(1) t urteko urtarriletik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx