|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2007ko martxoko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamenduen ondasunetan (%13,1) eta tarteko ondasunetan (%7,6), 2006ko martxoaren aldean. Aitzitik, energia %2,8 gutxitu da eta kontsumo-ondasunak %1,7 gutxitu dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorren gutxitzearen ondorioz (%-3,7); kontsumo-ondasun iraunkorrak, aldiz, %2,3 gehitu dira.
|