|
Ekainean, prezioen hazkunde handienak, besteak beste, ondoko hauetan kontsumitutako lehengaietan eman dira: kare, igeltsu eta eskaiolan (%4,9), lehergailu eta gasetan (%2,1), metalezko tutuerian (%1,4) eta petrolioaren eratorrietan (%1,2). Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: energia elektrikoa (%-2,8), pinturak eta bernizak (%-0,1), erauzketa-agregakinak (%-0,1) eta gailuak eta material elektrikoa (%-0,1).
|