2007/03/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO OTSAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo dira 2007ko otsailean



Azken hamabi hilabeteetan (2006ko otsailetik 2007ko otsailera) eraikuntzaren kostuak %5,5 igo dira.


EAEko eraikuntzako kostuen indizeak %0,3ko igoera izan du 2007ko otsailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,5eraino igo da, EUSTATen datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



(*) Hazkundea otsailako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko otsailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,4ko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute; bai eraikuntzak bai obra zibilerako lehengaien kostuek %0,4ko gehikuntza izan dute aurreko hilabetearen aldean. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, argi ikusten da antzeko ibilbideak izan dituztela baina ezberdintasun batzuekin: eraikuntzako lehengaien kostuak %6,8 gehitu dira, eta obra zibilekoak %5,1.


Otsailean, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, petrolioaren eratorrietan (%4,1), harri landuan (%4,1), asfaltozko produktuetan (%3,5), beiran (%2,9) eta karea, igeltsua eta eskaiolan (%2,2) kontsumitutako lehengaietan eman dira. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: erabilitako makinen osagarriak (%-2,4), lehergailuak eta gasak (%-1,6), metalezko tutueria (%-0,8) eta gailuak eta material elektrikoa (%-0,2).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: burdina eta altzairua (%23,4), energia elektrikoa (%18,4), beira (%18,1) eta metalezko tutueria (%17,4). Bestalde, urte batetik bestera (2006ko otsailetik 2007ko otsailera) honako hauen lehengaien prezioak murriztu egin dira: petrolioaren eratorriak (%-8,2), asfaltozko produktuak (%-7,0) eta garbitzeko materiala (%-0,1).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko otsaila.



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo dira 2007ko otsailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/03/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004202_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali