2007/05/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO APIRILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo dira 2007ko apirilean



Azken hamabi hilabeteetan (2006ko apiriletik 2007ko apirilera) eraikuntzaren kostuak %5,7 igo dira.


EAEn eraikuntzako kostuen indizeak %0,4ko igoera izan du 2007ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,7ra igo da, EUSTATen datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



(*) Hazkundea apirilako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko apirilean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,6ko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute: eraikuntzak %0,6ko igoera izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,7koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, argi ikusten da antzeko joerak izan dituztela baina ezberdintasun batzuekin: eraikuntzako lehengaien kostuak %7,0 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %5,4.


Apirilean, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, petrolioaren eratorrietan (%4,0), asfaltozko produktuetan (%4,0), beiran (%2,9), metalezko tutuerietan (%2,7), burdina eta altzairuan (%2,5), eta lehergai eta gasetan (%1,6) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: energia elektrikoa (-%4,6), karea, igeltsua eta eskaiola (-%1,5), erauzketa-agregakinak (-%0,3), zementu artifiziala (-%0,2) eta zura eta kortxoa (-%0,2).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: burdina eta altzairua (%24,5), metalezko tutueria (%19,9), beira (%19,0) eta energia elektrikoa (%13,3). Bestalde, ondoko hauen lehengaien urte arteko prezioak (2006ko apiriletik 2007ko apirilera) murriztu egin dira: petrolioaren eratorriak (-%7,3) eta asfaltozko produktuak (-%8,5).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko apirila.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo dira 2007ko apirilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/05/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004244_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali