2007/04/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO MARTXOA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2007ko martxoan



Azken hamabi hilabeteetan (2006ko martxotik 2007ko martxora) eraikuntzaren kostuak %5,7 igo ziren.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,5eko igoera izan zuen 2007ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,7raino igo zen.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



(*) Hazkundea martxoko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko martxoan laneskuaren kostuak ez zuen inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,7ko igoera izan zuten.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek bilakaera berbera izan zuten; bai eraikuntzak bai obra zibilerako lehengaien kostuek %0,7ko gehikuntza izan zuten aurreko hilabetearen aldean. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, argi ikusten da antzeko joerak izan dituztela baina ezberdintasun batzuekin: eraikuntzako lehengaien kostuak %7,1 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %5,4.


Martxoan, prezioen hazkunde handienak, besteak beste, ondoko hauetan kontsumitutako lehengaietan eman da: petrolioaren eratorriak (%4,6), asfaltozko produktuak (%4,0), burdina eta altzairua (%3,1), burdindegiko gaiak (%2,4) eta beira (%1,6). Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: kare, igeltsu eta eskaiolan (-%1,7), egiturak eta galdaragintza (-%1,0), lehergaiak eta gasak (-%0,2) eta erauzketa-agregakinak (-%0,1).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: burdina eta altzairua (%24,6), metalezko tutueria (%18,5), beira (%17,3) eta energia elektrikoa (%16,6). Bestalde, ondoko hauen lehengaien urte arteko prezioak (2006ko martxotik 2007ko martxora) murriztu egin dira: petrolioaren eratorriak (-%6,4) eta asfaltozko produktuak (-%4,9).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko martxoa.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2007ko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004225_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali