|
2007ko ekaineko hil arteko aldaketak, 2007ko maiatzaren aldean, positiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Maiatzaren aldean, energia %7,7 igo da, ekipamenduko ondasunak %1,5, tarteko ondasunak %0,1 eta kontsumo-ondasunak %2,6. Kontsumo-ondasunen bi osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %1,8ko hil arteko igoera izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %3,1 egin dute gora, maiatzaren aldean.
|