2007/11/12ko prentsa-oharra

KONTU EKONOMIKOAK. 2006KO AURRERAPENA ETA SERIEAK


EAEn industria %4,2 gehitu zen 2006. urtean


Biztanleko BPG %11tik gora gehitu da 2000. urtetik 2006. urtera, EB-27en batezbestekoaren %130ean geratuz


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak sortu duen BPGk %4,2ko hazkunde erreala izan zuen 2006. urtean. 2006ko hazkunde tasa hori Espainiako ekonomia (%3,9) baino ehuneko hiru hamarren handiagoa izan zen, 13 kideko Diru Batasunarena (%2,8) baino ehuneko puntu bat eta lau hamarren handiagoa, EB-27en ekonomia (%3,0) baino ehuneko puntu bat eta bi hamarren handiagoa eta AEBko ekonomia (%2,9) baino ehuneko puntu bat eta hiru hamarren handiagoa.


Euskal ekonomiak 2000. urtetik izan duen bilakaera aztertzean honako datuak ateratzen dira: laurogeita hamargarren hamarkadaren amaieran BPG nabarmen gehitu zen, urtean ia %5, baina 2000. urtean hazkunde erreala %5,2koa izan zen; aurrerantzean, desazelerazioa izan zen 2002. urtera arte, urte honetan tasa erreala %2,4koa izan baitzen. 2003. urteaz gero hazkunde tasak etengabe gehitzen joan ziren; hazkunde horren goren puntua 2006. urtean eman zen, gainera, %4,2ko hazkunde tasarekin.


2000-2006 aldian euskal ekonomia %22,6 gehitu da, hau da, urteko tasa erreal pilatua %3,4koa izan da. Espainiako ekonomiak hazkunde pixka bat txikiagoa izan du, %22,0koa; bere urteko tasa %3,4koa izan da. Ondoren, baina bien arteko tarte handiarekin, AEBk %2,4ko urteko tasa izan du eta 27 kideko Europar Batasunak %2,0koa aldi berean.


1. grafikoa. BPG merkatu-preziotan. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)



Iturria: Kontu Ekonomikoak, Eustat.

Estatuari buruzko datuak: INE. EB-27, Euro Zona-13 eta AEBko datuak: Eurostat.


1. taula.- BPGren hazkunde indizea. 2000. urtea=100



Iturria: Kontu Ekonomikoak, Eustat.

Estatuari buruzko datuak: INE. EB-27, Euro Zona-13 eta AEBko datuak: Eurostat


Biztanleko BPGren bilakaera erosteko ahalmenaren parekotasuna (EAP) kontuan hartuta aztertzen badugu, aldiz, beste datu hauek lortzen dira: 2000aren aldean 2006an aipatutako ahalmena gehien gehitu duen lurraldeetako bat Euskal Autonomia Erkidegoa da, %11,4 gehiago gehitu baita ahalmen hori EAEn; Irlandan %12,7 gehitu da eta Grezian %11,4. Hazkunderik handiena Luxemburgen eman da (%33,6); aitzitik, 2000. urtean aberatsenak ziren herrialdeek atzera egin dute aldi horretan: Italian %13,7 gutxitu da ahalmen hori, Danimarkan %5,5, Alemanian %5,3 eta Suedian %5,1.


2.taula: biztanleko BPGaren bilakaera (EAP)


Iturria: Kontu Ekonomikoak, Eustat. Estatuari buruzko datuak: INE. EB-25en eta AEBen datuak: Eurostat


METODOLOGIARI BURUZKO OHARRA: prentsa-ohar honetan ematen diren datuak lortzeko kontuan hartu behar da kontu ekonomikoen sistemak bost urtero eguneratzen eta hobetzen direla eta 0 eta 5 zenbakien amaiera duten urteetako input-output ereduaren taulak egin direla (kasu honetan 2005. urtekoa). Eustaten webgunean daude 1980. urteaz geroko agregatu makroekonomiko nagusienen serieak.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aranburu
Tel:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEn industria %4,2 gehitu zen 2006. urtean

Eragiketa : 
Kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170112
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
1980-2024
Eguneratze data : 
2007/11/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004354_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Prentsa Oharrak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali