HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal AEko berrikuntza...

2007/12/05eko prentsa-oharra

TEKNOLOGIA BERRIKUNTZAREN INKESTA-TBI 2006


Euskal AEko berrikuntza teknologikoko jardueretarako guztizko gastua %8,8 hazi da 2006an


Enpresa berritzaileen %19k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili du asmazio edo berrikuntzetarako.


2006. urtean zehar, enpresek 2.352 milioi euroko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan. Gastuaren zenbatekoa %8,8 igo da aurreko urtearen aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Gastu hori BPGren %3,8 da. Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean banatuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (%38,6); makinak eta ekipoak erosteko gastua (%37,4); kanpoko I+G %15,6. Gainerako jardueretarako %8,4 geratzen da.


Urtez urte hazi egiten da berrikuntzako gastua, baina horretan aritzen diren enpresen portzentajeak berdintsu dirau. 2004-06 aldian enpresen %16,6 izan ziren berritzaileak Euskal AEn, guztira 29.880 enpresa. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%5,8 2006an), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%15,1).


Ehuneko horiek %32,7raino iristen dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuta. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %14,4 izan dira, eta prozesua eraberritu dutenak %27,9.


1. taula: Enpresa berritzaileak eta berrikuntzako jardueretako gastua aldiaren arabera



Iturria: Eustat

1. grafikoa: Berrikuntzako gastuaren banaketa jardueren arabera, 2006an (%)



Iturria: Eustat


2004-2006 aldian, produktu-berrikuntzak negozio-zifra osoan duen eragin ekonomikoa %25,3koa da


Produktu berritzaileek negozio-zifra osoan duten batez besteko eragin ekonomikoa %25,3koa da produktua egiten duten enpresetan. Aldatu gabeko produktuen edo pixka bat aldatutakoen eragin ekonomikoa, ordea, gainerako %74,7koa da. Produktu-berrikuntza enpresarako izateaz gain merkaturako ere baldin bada, eragin ekonomikoa %13,6koa da.


10 langile edo gehiago dituzten enpresetan ehuneko horiek pixka bat aldatzen dira, eta produktu berrien edo dezente hobetuen batez besteko eragina %23,7koa da, negozio-zifraren gainean. Produktua merkatuan ere berria bada, batez besteko eragin ekonomikoa %8,7da.


Enpresa berritzaileen %27,6k finantzaketa publikoa jasotzen du. Ehuneko hori %47,4ra iristen da 10 langile edo gehiagoko enpresetan


Enpresa berritzaileen %27,6k nolabaiteko finantza-laguntza publikoa jasotzen du jarduera berritzaileetarako. Laguntza horren jatorriari behatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien %20,3rekin. Ehuneko hori gutxituz doa beste administrazio batzuen laguntzei dagokienez. 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, %47,4k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena. Zehazki, enpresen %36,2.


Berrikuntzarako lankidetzari dagokionez, esan beharra dago ia ez dagoela lankidetzarik establezimendu txikienetan. Soilik berrikuntzaren bat izan duten establezimenduen %6,9k sinatu du berrikuntza-jardueretako edo I+Gko lankidetza-hitzarmenen bat.


2. taula: Finantzazio publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileak, finantzazioaren jatorriaren arabera 2004-2006. (%)



Iturria: Eustat


Berrikuntzaren bat egin duten 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako%23,7tan lankidetza ere izan da. Tamaina horretako establezimenduetan, lankidetza honako hauekin gertatu da: zentro teknologikoekin (%54,3); ekipoen, materialaren... hornitzaileekin (%40,7); enpresa bereko beste establezimendu batzuekin (%41,3); Bezeroak (%32,2), eta Unibertsitate nahiz beste institutu batzuekin (%30,4).


Faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela uste du enpresen erdiak


Era berean, enpresen erdiak, %53,8k hain zuzen ere, uste du teknologia-berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, berrikuntzen kostu handiegiak (%41,7) eta gehiegizko arrisku ekonomikoak (%39,9) nabarmentzen dituzte enpresek. 10 langile edo gehiagoko enpresen artean, ehuneko hori %64,1era iristen da, eta oztopo berak nabarmentzen dituzte.


3. taula: Enpresak, berrikuntza oztopatzen duten faktoreen arabera 2004-2006.(%)



Iturria: Eustat


Azkenik, 2004-2006 aldian, aipatzekoa da enpresa berritzaileen %19k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili duela asmazioak edo berrikuntzak babesteko. Aldi horretan, enpresen %1,5ek eskatu zuen patenteren bat bere establezimenduetan egindako asmakuntza edo berrikuntza babesteko, eta enpresen %2,2k patenteren bat zuen indarrean 2006. urtearen amaieran. Bestelako babes-metodoen gainean, enpresa berritzaileen %18,5ek erabili du baten bat aipatu aldian. Metodo horien artean aipatzekoak dira modeloen erregistroa, fabrika-markak, egile-eskubideak etab.


Ehuneko horiek igo egiten dira 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileak bakarrik hartzen badira kontuan. Zehazki, enpresa berritzaile horien %28,4k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili du aldi horretan; %6,6k patenteren bat eskatu du; eta %10,9k patenteren bat indarrean zuen 2006ko amaieran. %25,6k beste metodoren bat erabiltzen zuen.



Ohar metodologikoa: EUSTATek egindako Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta edozein tamainako eta jardueraren edozein sektoretako (lehenengo sektorea izan ezik) Euskal AEko enpresei, herri administrazioei eta etxeko zerbitzuei zuzentzen zaie. Inkestaren helburua, enpresek teknologia-berrikuntzarako gauzatzen dituzten jarduerei buruzko informazioa ematea da. Inkestak Euskal AEko 3.400 establezimendutako eredu-lagin bat hartzen du oinarri gisa.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tlf:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko berrikuntza teknologikoko jardueretarako guztizko gastua %8,8 hazi da 2006an

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2007/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004393_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali