EUSTATek landutako datuen arabera, 2007ko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan %8,7 hazi zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera, 2006ko hiruhileko beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2007ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,5 hazi zen, 2007ko lehenengoaren aldean
Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturako Indizearen urte arteko hiruhileko hazkunde zuzendua
Iturria: Eustat.
2007ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzasektorearen bilakaera gehiago oinarritu zen obra zibila azpisektorean, eraikuntza azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %10,5eko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %8,0koa.
Hiruhilekoen arteko terminoetan, 2007ko bigarren hiruhilekoko sektorearen jarduera urte bereko lehenengo hiruhilekoan izandakoarekin alderatuta, Eraikuntzako azpisektoreak %1,2ko bilakaera positiboa izan zuen eta Obra Zibilekoak %2,2koa.
2007ko bigarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %0,2 gehitu zen, datu gordinetan, aurreko urteko aldi berdinaren aldean, eta %0,2ko hiruhileko arteko igoera izan zuen, baita ere, urte bereko lehenengo hiruhilekoaren aldean.
Taula: 2007ko 2. hiruhilekoa. Euskal AEko Eraikuntzaren Koiuntura Indizearen aldakuntza-tasak (%).
(1) t urteko urtarriletik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx