|
Plazen okupazio mailak %5eko beherapena izan du; aurreko urteko uztailean %59,84koa zen eta aurtengo uztailean %57koa. Logelen okupazio maila %1 jaitsi da, hain zuzen ere %66,43raino. Gipuzkoan bi indize horiek egin dute behera, nahiz eta batezbestekoaren gainetik jarraitu: plazen okupazio maila %66,09koa izan da eta logelen okupazio maila, berriz, %77,16koa. Bizkaian, plazen okupazio mailak lehengoan jarraitu du (%52,34) eta logelenak gora egin du. Araban, plazen okupazioaren indizea %8 murriztu da, %48,14ra jaitsiz, baina logelen okupazio maila %3 igo da (%58,20).
|