|
Abuztuan, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: energia elektrikoa (%4,0), beira (%2,3), ateratze agregakinak (%0,6), zementu artifiziala (%0,5) eta metalezko hoditeria (%0,5), besteren artean. Aitzitik, beste lehengai batzuen prezioak jaitsi egin dira, hala nola petroliotik eratorritakoak (%-1,9), asfaltoproduktuak (%-1,5) karea, igeltsua eta eskaiola (%-1,4), leherkariak eta gasak (%-1,1) eta burdina eta altzairua (%-0,5) lehengaienak besteak beste.
|