2007/10/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO IRAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2007ko irailean



Azken hamabi hilabeteetan (2007ko iraila, 2006ko irailarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %4,0 gehitu ziren.


2007ko irailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta irailerako urte arteko tasa %4,0ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


Irailean Eraikuntzako azpisektorea %0,3 murriztu zen eta Obra Zibilekoa %0,1; urte arteko tasa %4,0 izan zen bietarako.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007


(*) Hazkundea iraileko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko irailean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,4 jaitsi dira.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean %0,4 jaitsi zen Eraikuntzako lehengaien kostua eta %0,1 Obra Zibilekoa. Azken honen pisu erlatiboa txikiagoa da Eraikuntzarena baino. Azpisektore bien urte arteko bilakaerek antzeko joerak izan zituzten: eraikuntzako lehengaien kostuak %4,3, hazi dira, eta obra zibilekoak, %4,4.


Irailean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: petroliotik eratorritakoak (%3,6), asfalto-produktuak (%3,0), beira (%1,6) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%1,0) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten energia elektrikoa (% -5,1), burdina eta altzairua (% -2,5) eta plastikozko hoditeria (% -1,2) lehengaiek.


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: beira (%25,1), metalezko hoditeria (%11,8), petroliotik eratorritakoak (%10,5), burdina eta altzairua (%7,3), eta zementu artifiziala (%6,1). Bestalde, urte batetik bestera (2006ko irailetik 2007ko irailera) honako hauen lehengaien prezioak murriztu egin dira: egiturak eta galdaragintza (%-1,3), asfaltozko produktuak (%-0,8), aparatuak eta material elektrikoa (%-0,7).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko iraila.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2007ko irailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004349_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali