2007/12/12ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2006. urtea



Euskal AEko I+Gko gastua %10,2 handitu da 2006an



Gastu hori BPGren %1,47 da eta Espainiako batez bestekoaren (%1,20) gainetik dago, baina 27-Europar Batasunekoaren (%1,84) azpitik kokatu da.



2006. urtean, Euskal AEn guztira 908 milioi euro inbertitu ziren ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %10,2 gehiago, Eustatek landu dituen datuen arabera.


Euskal BPGren hazkunde nominal handiengatik, egonkor iraun du BPGren gaineko I+Gko gastuak 2000tik 2005era, baina 2006an hiru hamarren hazi eta BPGren %1,47ra joan da Horrela, txikitu egin da 27-Europar Batasuneko batez bestekoarekiko (%1,84) tartea; azken hau egonkortu egin da azken urteetan, inoiz atzera ere egin duelarik. Gastu hori ere Espainiako batez bestekoaren (%1,20) gainetik dago.


1. grafikoa: I+Gko barne-gastua, BPGrekiko (%).



Iturria: Euskal AE: EUSTAT. INE(Espainia) eta EUROSTAT (Europar Batasuna)


Egiaztatu da erlazio positiboa dagoela biztanleko BPGren eta I+Gra bideratutako BPGren ehunekoen artean. Herrialde aberatsenek egiten dute I+Gko inbertsiorik handiena, hau da, euren BPGren %2,5 gainditzen dutenak: Suedia, Finlandia, Japonia, Suitza, Islandia, AEB eta Alemania. Bitarteko ahalegina, hots, BPGren %1,5en eta %2,5en artekoa egiten dutenen artean, Austria, Danimarka, Frantzia, Belgika, Erresuma Batua, Herbehereak, Eslovenia, Luxenburgo, Txekiar Errepublika eta Norvegia daude. Inbertsio baxuenak, azkenik, Estonian (%1,41), Irlandan (%1,32), Espainian (%1,20), Italian (%1,10), Hungarian (%1,00), Kroazian (%0,87), Portugalen (%0,81), Grezian (%0,63) eta Polonian (%0,57) gertatzen dira.


Euskal AEn egindako I+Gko gastuaren %79,5 enpresa-sektorean egikaritu zen


Exekuzio-sektoreei dagokienez, enpresek I+Gko gastuaren %79,5 kontsumitu zuten; %17,2 unibertsitate-ikerketara bideratu zen, eta gainerako %3,3 administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok gauzatu zuten.


Beraz, enpresen sektoreak egiten du, Euskal AEn, konparatiboki, ikerketa ahaleginik handiena. Arlo horretan ere alde handia dago estatuko emaitzen aldean: 2006. urtean, enpresek I+Gko gastuaren %55,6 besterik ez zuten egikaritu, goi-mailako irakaskuntzak %27,7 eta herri-administrazioak gainerako %16,6.


Industri enpresetan zentratuz, nabarmentzekoak dira ondoko jarduera adarrak: garraio materiala, metalezko artikuluak eta makineria, hiruren artean enpresen sektoreko barne gastuaren %20 egikaritu zutelarik. Zerbitzu-enpresen aldetik, I+Gko zerbitzuetakoak dira baliabiderik gehien bideratzen dituztenak, eta guztien artean enpresen barne gastuaren %38ra iritsi ziren.


Finantzaketaren ikuspegitik, finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 555 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %61; finantzaketa pribatua %35era iritsi zen, eta funtsen %3 atzerrian atzeman ziren. Euskal AE finantzaketa pribatu handieneko herrialdeen artean kokatzen da oraindik ere, Estatu Batuen, Suediaren eta Alemaniaren mailan.


1. taula: I+Gko adierazleak



(*) DOE: dedikazio osoko baliokidetza

Iturria: Euskal AE: EUSTAT. Espainia: INE- Europar Batasuna: EUROSTAT


Euskal AEn dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lanean aritu ziren langileak 13.065 izan ziren, 2005ean baino %4,5 gehiago. Horietatik %62, hau da, 8.145, ikertzaileak ziren. Euskal AEko I+Gk biztanleria landunaren milako 13,2 hartu zuen (Estatuan milako 9,6) eta ikertzaileak aldiz, milako 8,3 izan ziren (Estatuan milako 5,9).


Emakumeen presentzia hirukoiztu egin da azken hamarkadan


I+Gko jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak herri-administrazioetan eta goi-mailako irakaskuntzan gertatzen dira, %47 eta %45 baitira, hurrenez hurren. Enpresetan berriz, %27 dira emakumeak.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Susana Rabuñal Mol
Tlf:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+Gko gastua %10,2 handitu da 2006an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2007/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004396_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali