2007/09/06ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2007ko UZTAILA

Euskal AEko industria %1,3an murriztu zen 2007ko uztailean

Urteko lehen zazpi hilabeteetan %3,7ko hazkunde metatua izan da, 2006ko aldi beraren aldean



EUSTATek landutako datuen arabera, 2007ko uztailean, lan egutegiko termino homogeneotan %1,3an murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2006ko hil beraren aldean. Urteko lehen zazpi hilabeteetan %3,7ko hazkunde metatua egon da, 2006ko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2007ko uztailean %4,3an murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.


Industri jardueraren balantzea urteko lehen zazpi hiletan urte arteko %3,7ko hazkundearekin ixten da; ekipoko eta bitarteko ondasunek jokaera azpimarragarria izan dute; berriz, energiako sektorean eta kontsumoko ondasunenean tasa negatiboak izan dira (batez ere kontsumo ez iraunkorraren ondasunetan).


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2007ko uztaileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat.


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka, eta industri sektore handien sailkapenetik, 2007ko uztaileko indizearen bilakaeran, 2006ko uztailaren aldean, hazkundea Ekipoko ondasunetan bakarrik daukagu (%3,3). Bitarteko ondasunetan (%-2,1) eta Energian (%-2,8) jaitsiera dugu eta baita Kontsumoko ondasunetan ere (%-7,3), kontsumo iraunkorraren ondasunetan (%-8,0) eta ez-iraunkorretan (%-7,0) izandako jaitsierengatik.


2007ko uztaileko hil arteko aldakuntzak negatiboak izan dira 2007ko ekainaren aldean industri sektore handi guztientzat: Energian %2,8ko jaitsiera dugu; Ekipoko ondasunetan %3,2koa; Bitarteko ondasunetan %3,7koa; eta Kontsumoko ondasunetan %5,3koa, ekainaren aldean Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrek %8,6ko hil arteko jaitsiera izan dute eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %3,6koa, ekainaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak joera ezberdinak izan ditu: Gipuzkoan %0,6 hazi da, eta Bizkaian (%-0,7) eta Araban (%-5,9) jaitsi egin da. Arabako datu zuzenduek Gasteizko Santio festa egunaren ondorioak jasotzen dituzte, 2007ko uztailean.


Hil arteko tasak, 2007ko uztaila ekainaren aldean, negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %7,9 murriztu dira, %3,5 Bizkaian eta Gipuzkoan %3,2.


Taula: 2007ko UZTAILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko t-1 aldi beraren aldean.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria %1,3an murriztu zen 2007ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004312_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali