2007/12/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2007ko URRIA


Euskal AEko industria %1,7 hazi zen 2007ko urrian


2007ko lehen zortzi hilabeteetako hazkunde metatua %3,4 izan da.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko hil beraren aldean %1,7 hazi da 2007ko urrian. Urteko lehen hamar hilabeteetan %3,4ko hazkunde metatua izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2007ko urrian %0,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.


Industri jardueraren balantzea urteko lehen hamar hiletan urte arteko %3,4ko hazkundearekin ixten da; ekipoko eta bitarteko ondasunek jokaera azpimarragarria izan dute; berriz, energiako sektorean eta kontsumoko ondasunenean tasa negatiboak izan dira (batez ere kontsumo ez iraunkorraren ondasunetan).


Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua



Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2007ko urriko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamenduen ondasunetan (%4,0) eta tarteko ondasunetan (%3,1), 2006ko urriaren aldean. Kontsumo-ondasunak %4,6 hazi dira; kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,8 jaitsi ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %8,2 igo. Energiaren sektorean %10,3ko jaitsiera izan da aldi berean.


2007ko urriko hil arteko aldakuntzak positiboak izan dira 2007ko irailaren aldean industri sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, zeina %5,9 jaitsi baita. Ekipo-ondasunak %0,2 igo dira, kontsumo-ondasunak %3,2 eta bitarteko ondasunak % 1,0. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %2,0ko hil arteko igoera izan dute eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %3,7koa.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira Gipuzkoan (%3,1) eta Araban (%3,3). Bizkaian %0,4ko jaitsiera izan da.


Hil arteko tasak, 2007ko urria irailaren aldean, positiboak izan dira Araban (%0,2) eta Gipuzkoan (%1,2); Bizkaian %0,6ko jaitsiera izan da.


Taula: 2007ko URRIA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria %1,7 hazi zen 2007ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004392_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali