|
Europako iparraldeko herrialdeak ziren aurrenekoak ere 2006an atal honetan: Danimarka (%73,4), Suedia (%70,7), Herbehereak (%67,7) eta Finlandia (%67,3) zeuden aurreneko tokietan. Maltan (%34,9), Italian (%46,3) eta Grezian (%47,4) zeuden emakumeen okupazio-tasarik txikienak. Espainian 1995ean %31,7 zen tasa, %41,3 2000n eta %53,2 2006an, 27-EBko batez bestekoaren azpitik.
|