|
BPGaren hiru hilekoen arteko hazkundea, urteko bigarrenaren aldean, %0,9 da, hamarren bat gutxiago. Espainiako ekonomian ere hiru hilekoen arteko hazkunde-tasan desazelerazio apala ikusten da, 0,9tik 0,7ra. 27-EB hiru hilekoen arteko %0,8ko tasaz hazi da, eta amerikar ekonomia %1,0. Bi kasuetan aldaketa positiboak daude aurreko hiru hilekoaren aldean, hiru hamarren eta hamarren bat hurrenez-hurren.
|