2007/09/11ko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKK), 2007KO 2. HIRUHILEKOA


Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak urte arteko %4,1eko gehikuntzari eutsi dio 2007ko bigarren hiruhilekoan


Atzerrira egindako esportazioen hazkunde-tasak (%+13,4) ia bikoiztu egiten du aurreko hiruhilekokoa, industri sektorea (%+4,6) delarik bilakaera ekonomiko onaren euskarria


Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ekonomiak sortutako BPGak %4,1eko hazkunde erreala izan du 2007ko bigarren hiruhilekoan, 2006ko aldi beraren aldean. %4,1eko urte arteko tasa azken hiru hiruhilekoetan gertatu da eta euskal ekonomiaren jokaera ona oraindik nabarmenagoa da euro eremuko ekonomien hotzaldiaren testuinguruan.


Urte arteko hazkundetasa hori Espainiako ekonomian lortu dena baino hamarren bat handiagoa da (%4,0); puntu bat eta sei hamarren handiagoa 13en Batasun monetarioak lortutakoa (%2,5) baino, 27-EBk lortutakoa (%2,8) baino puntu bat eta hiru hamarren handiagoa eta AEBtakoa baino bi puntu eta bi hamarren handiagoa (%1,9).


BPGaren hiruhilekoen arteko bilakaerari erreparatuz gero, bigarren hiruhileko honen aurrerapena %1,1 da, lehenengoan baino lau hamarren gutxiago. Euro eremuan aldi berean, %0,7tik %0,3ra jaitsi da; 27-EBn %0,7tik %0,5era; Espainiako ekonomian %1,1etik %0,8ra; AEBn, berriz, igo egin da, %0,2tik %1,0ra.


BPGda m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)



Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak, Eustat. Estatuko datuak: INE EB-27ko, Euro-13 eremuko eta Estatu Batuetako datuak: EUROSTAT


Sektore eskaintzaileen artean bigarren hiruhileko honetan, urte arteko hazkunde tasagatik, Lehen Sektorea nabarmentzen da (%9,7) ia lau puntu gehiago lehen hiruhilekoan baino (%5,9). Ekonomian duen pisu erlatibo txikiagatik apala da hazkunde osoari egiten dion ekarpena.


Industria-sektoreak urte arteko hazkunde azpimarragarria (%4,6) izan du; berriz ere izan da ekipoko ondasunen azpisektorea industria-sektorearen hazkunde tasa horri eutsi diona, kanpo-sektoreko koiuntura positiboan bermaturik; izan ere, atzerrira egindako esportazioek %13,4ko urte arteko hazkunde tasa izan dute, 2007ko lehen hiruhilekokoak bikoiztuz ia.


1. taula. BPGda m/p. Eskaintza. Bolumenindize kateatuak. Urte arteko hazkundetasak. Euskal AE



Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak. Eustat.


Eraikuntzak izan ditu, orain gutxi arte eta hiruhileko askotan zehar, hazkunde tasarik handienak, baina orain, berriz ere, hamarren bat galdu du urte arteko bilakaeran. lehenengo hiruhilekoko urte arteko %4,4tik bigarreneko %4,3ra pasatu da. Ordea, hiruhilekoen arteko terminoetan %0,4tik %1,2ra igo da.


Merkatuko zerbitzuek hamarren bat (%3,8) galtzen dute urte arteko terminoetan, baina puntu oso bat irabazten dute hiruhilekoen arteko terminoetan, lehenengoko %0,5etik bigarreneko %1,5era. Industrien arteko jarduerarekin erlazionatutako zerbitzuek bilakaera hobea dute kontsumoarekin erlazionatutakoek baino. Ez-merkatuko zerbitzuen urte arteko hazkunde tasa %3,1 izan da, eta hiruhilekoen artekoa %0,9. Lehenengoan hiru hamarren gehiago eta bigarrenean sei hamarren. Azken emaitza gisa, Zerbitzuen multzoak lehenengo hiruhilekoko urte arteko tasa berbera du (%3,7) eta hiruhilekoen artekoan hobekuntza dago, %0,5etik %1,3ra.


Eskariaren aldetik, Barne-eskariak aurreko hiruhilekoetako mailari eutsi dio, %4,5 aurreratuz. Osagaien bilakaera hauxe da:


Etxeko azken kontsumoari dagokion gastuak (Kontsumo Pribatua), BPGaren %59,4, atzera egin du, bi hamarren, bigarren hiruhileko honetan (%+3,7). Azken urte hauetan desazelerazioa ezaugarri izan da hiruhileko honetan; oraingoan, hiruhilekoen arteko desazelerazioa aurreko %2,5etik bigarreneko %0,2ra joan da.


Administrazioen Azken Kontsumoko Gastuak, kontsumo publikoak, goranzko joerari eutsi dio eta bada urtebetea; urte arteko tasa %3,6 dugu eta hiruhilekoen artekoa %2,9, urteko bigarren honetan. Kontsumo pribatuaren eta publikoaren bilakaeren ondorioz Azken Kontsumoak lehengo hiruhileko mailan (%3,7) iraun du; hiruhilekoen artekoari begiratuz beheranzko joera leuna ikusten da.


Barne-eskariaren beste osagaia, Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) berriz ere izan da Barne-eskariaren agregaturik dinamikoena; urte arteko %6,5eko hazkundea izan du, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Inbertsioaren etengabeko hazkunde honek sekula baino gehiago ekipoko ondasunetara jotzen du, hauek direlarik enpresen konfiantzaren oinarria etorkizunari begira.


2. taula. BPGda m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko hazkundetasak. Euskal AE



Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak. Eustat.


Euskal A. E.ko pertsonal enplegatuak urte arteko %2,4ko hazkundea izan du 2007ko bigarren hiruhileko honetan. Azken urtean euskal ekonomiak 23.000 enplegu garbi baino gehiago sortu ditu, okupazio osoa 997.000 lanpostura iritsi delarik.


BPGaren urte arteko bilakaerak Euskal AEko hiru lurralde historikoetan, 2.007ko bigarren hiruhileko honetan, baditu aldeak lurraldeen artean 2.006ko bigarren hiruhilekoarekin erkatuz gero. BPGaren hazkunderik handiena Bizkaian izan da, %4,2; gero Gipuzkoa dator, %4,1, eta Araba, %3,7.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Mª Agirre
Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak urte arteko %4,1eko gehikuntzari eutsi dio 2007ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2007/09/11
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004315_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali