|
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2007ko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.862 haur, lehenengoak izan ziren; 1.818 haur (%35,9) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %7,6ra iritsi ziren. Bizkaian (%40,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43,5) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde horretan baino ez zen gertatu. Aitzitik, Araban eta Gipuzkoan ehuneko hori gainditu egin zen, %44,6ko eta %47,8ko ehunekoak izan baitzituzten, hurrez hurren.
|