2007/11/28ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUNAREN ESTATISTIKA, 2006


Ospitalizazioak %3,9 hazi ziren 2006an


Mediku-alta jaso zuten pazienteen %76 ospitale publikoetan artatu zituzten


Euskal AEko akutuentzako ospitaleetan 291.332 alta erregistratu ziren 2006an, eguneko ospitaleko unitateetan ospitalizatutako edo ingresatutako 228.828 pertsonarenak. Aurreko urtean baino %3,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Pazienteen batez besteko egonaldia aurreko urteko 5,5 egunetik 2006ko 5,1era jaitsi zen.


Nerbio-sistemako eta zentzumenen organoetako gaixotasunak %10,5 hazi ziren 2006an, Euskal AEKo akutuentzako ospitaleetako hirugarren ospitalizazio arrazoia izan zirelarik. Begi-lausoa izan zen patologiarik diagnostikatuena; eguneko ospitalean tratatu ohi da. Bestaldetik, %5,9 jaitsi ziren arnas aparatuko gaixotasunengatiko ospitalizazioak; bereziki bronkitis akutua, pneumonia eta gripea.

2006an mediku-alta jaso zutenen %76 ospitale publikoetan artatu ziren, eta %24 pribatuetan. Ospitalizazioen %51,3 emakumeenak izan ziren eta %48,7 gizonenak; haurdunaldi eta erditzeek eragin handia dute banaketa horretan. Ospitalizatzen diren gizonezkoen artean gehienbat 73 urtekoak daude. Aitzitik, emakumezkoen artean 78koak (haurdunaldia eta erditzea kontuan hartu gabe).


1. grafikoa.- Akutuen ospitaleetan alta emandako pazienteak, sarrien ematen diren diagnostiko-taldeen arabera, 2005-2006


Iturria: Eustat.


Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak dira oraindik ere ospitalizazio-kausa nagusia, 2006an guztien %12,3 eragin baitute; estatuan bere osotasunean bestela da, bigarren tokian daude; lehenengoan haurdunaldi, erditze eta erditze-ondokoak daudelarik (2005. urtean). Talde horretan ospitalizaziorik gehien ekarritako gaixotasunak honako hauek izan ziren: zain barizedunak, gutxiegitasun kardiakoa, arteriosklerosi koronarioa, eta disritmia kardiakoak.


Ospitalizatzeko bigarren arrazoia digestio-aparatuko gaixotasunak izan dira, %11,7, eta 2006an %6 hazi ziren. Ugarienak hauek izan dira: izterrondoko etena eta bestelako abdomen etenak (%23,6), behazun-harriak (%15,3) eta apendizitis akutua (%7,0).


2006an %10,5 hazi ziren nerbio-sistemako eta zentzumen organoen gaixotasunak, eta hirugarren postuan kokatu ziren (guztirakoaren %10,4); begi-lausoa izan zen ugariena ospitalizazio arrazoien artean.


Neoplasiak (tumoreak) eta arnas aparatuko gaixotasunak portzentaje berean (guztirakoaren %8,9) dira laugarren postuan. Tumoreek eragindako ospitalizazioak %4,5 hazi ziren 2006an; batez ere kolonekoak, arnas aparatukoak eta umetokikoak. Aitzitik, arnas aparatuko gaixotasunek ekarritako ospitalizazioak %5,9 jaitsi ziren. Nabarmendu egiten dira bronkitisa, pneumonia eta gripea; hauek batez ere 65 urte eta gehiagoko jendeari erasaten diete (gizonei gehiago) eta baliteke murrizketan txertatze kanpainek eraginik izatea


Berrospitalizaziorik gehien ekarri zuten diagnostikoak: mantentze-kimioterapia, batez ere 45-64 urte bitartekoen artean; eta bronkitis kronikoa eta gutxiegitasun kardiakoa, batez ere 65 urte eta gehiagoko gizonen artean


2. grafikoa.- Akutuen ospitaleetan alta hartutako pazienteak, sarrien ematen diren diagnostiko-taldeen arabera, 2006. urtea



Iturria: EUSTAT


Maizago gertatzen diren gaixotasunen hurrenkera ezberdina da sexuaren arabera. Zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren ospitalizazioen lehen arrazoia gizonezkoen artean eta hirugarrena emakumezkoen artean. Gizonezkoen artean bigarren postuan digestio aparatukoak dira eta ondoren arnas aparatukoak. Emakumeen artean haurdunaldi-erditze-erditze ondokoen taldea dago aurrena, gero nerbio-sistema eta zentzumen organoak.


Sexuarekin eta adinarekin lotutako patologia-motari begiratuz gero, hona hemen ospitaleko diagnostikorik ugarienak: 14 urtetik beherakoen artean amigdalitis kroniko-adenoidea; 15-44 urtekoen artean belauneko barne-arazoa, kiste pilodinala (sakroaldean) eta izterrondoko etena gizonezkoen artean; emakumeen artean haurdunaldi-erditze-erditze ondoa, gero antzutasuna eta zain barizedunak. 45-64 urtekoen taldean, belauneko barne-arazoa eta izterrondoko etena nabarmentzen dira gizonezkoetan, eta besoko neuropatia eta zain barizedunak emakumezkoetan. 65 urtetik gora dutenen artean, begi-lausoa da gehien diagnostikatutako gaixotasuna, eta horren atzetik bronkitis kronikoa gizonetan eta osteoartrosia emakumezkoetan.


2006an gehien egindako prozedura kirurgikoak aparatu muskulu-eskeletikoak izan ziren, batez ere belaunean eta aldakan. Ondoren digestio aparatukoak datoz, batez ere etena konpontzea 45-64 urte bitarteko gizonengan, eta begikoak, batez ere begi-lausoa 65 urte eta gehiagoko pertsonengan.


1. taula.- Alta hartutako pazienteak, diagnostiko-talde handien arabera


Iturria: Eustat.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ospitalizazioak %3,9 hazi ziren 2006an

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2007/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004362_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali