2007. urtean 9.409 gazte matrikulatu ziren Unibertsitatera sartzeko azterketetan Euskal AEn, Eustaten datuen arabera. Azterketak 8.817k gainditu zituzten, %94k. Batez besteko nota 6,7. Estatuko batez bestekoarekin alderatuz (%81) 13 puntuz zegoen gainetik Euskal AEKo portzentajea.
Aurkeztutakoen %58 neskak izan ziren, eta beraien artean gainditu zutenen portzentajea (%96) mutilena baino bost puntuz gainetik egon zen.
Bestalde, 25 urtetik gorakoentzako probara 449 ikasle aurkeztu ziren. Horietatik %60k gainditu zuen.
Ekaineko deialdian 7.627 ikasle matrikulatu ziren eta %97k gainditu zuten; uztailekoan 1.772 matrikula eta %82k gainditu. Bi deialdietan handiagoa da gainditutako nesken portzentajea, baina batez ere uztailekoan, non 10 puntuz gailentzen diren..
Titulartasunaren aldetik, zentro pribatuetatik 5.091 ikasle aurkeztu ziren eta 4.259k gainditu (%95). Zentro publikoetatik 4.318 aurkeztu eta 3.368k gainditu, %93.
1. taula- deialdi bakoitzean matrikulatutako eta gainditutako ikasle kop. 2007
Iturria: EUSTAT
Aldeak oso txikiak badira ere, gainditutakoen portzentajerik onena Arabak du (%96). Oso gertu dabil Gipuzkoa (%95) eta Bizkaia ondoren (%93).
Hizkuntz ereduen arabera, D ereduko gainditu dutenen portzentajea (%95) hobea da A eredukoena (%92) baino. Azpimarratzekoa da, baita ere, D eredutik etorritako ikasle guzti-guztiek euskaraz egin zituztela azterketak.
Mutilen erdiak aukera zientifiko-teknikoetara jo zuten; neskek gizarte zientzietara eta osasun arlora.
Ia ikasle guztiak (9.409) aukera bakar batean matrikulatu ziren, eta 36 aukera konbinatuetan, alegia, azterketetara aukera batetik baino gehiagotik aurkeztu. Azken hauek beste aukeretako gaiak ikasita zituzten.
1. grafikoa.- Ikasle matrikulatuak, sexu eta aukeren arabera 2007
Iturria: Eustat
Euskal AEko ikasle gehienek bide zientifiko-teknikoetara jo zuten, %35ek; ondoren gizarte zientzietara (%29) eta osasun zientzietara (%26). Gutxien aukeratuak, honako hauek: giza zientziak (%8), arteak %2) eta aukera konbinatuak (%0,4).
Mutilen erdiak aukera zientifiko-teknikoetan matrikulatu ziren, eta neskek gehiago jo zuten gizarte zientzietara eta osasun arlora.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx