|
2007ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berberaren aldean, Euskal AEko BPGk moteldu egin du ordura arteko hazkunde nabarmena, tasa erreala %3,6 izan da, aurreko hiruhilekoko urte arteko tasa baino ehuneko bi hamarren gutxiago. Tasa hau ere Espainiako ekonomian lortu dena (%3,5) baino hamarren bat handiagoa da, EB-27rena (%2,6) baino puntu bat gehiago eta Estatu Batuetan lortutakoa (%2,5) baino puntu bat baino gehiago handiagoa.
|