2008/01/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2007ko abenduan



2007. urte osoan %3,5 igo dira eraikuntzako kostuak


2007ko abenduan, eta azaroarekin alderatuta, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen EUSTATen datuen arabera. 2007. urte osoko tasak %3,5eko igoera izan zuen 2006ko abenduaren aldean.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



Iturria: EUSTAT


Urte arteko aldian (2006ko abendutik, 2007ko abendura), lan-eskuaren kostua %4,2 handitu da eta lehengaien kostuak, berriz, %3,2.


Abenduan Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Eraikuntzaren atalean %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean lehengaien kostuak %0,4 jaitsi ziren. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, biek gora egin dute baina indar ezberdinez: Eraikuntzako lehengaien kostuak %2,8 hazi ziren, eta Obra zibilekoak, berriz, %4,7.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2007an hauek izan zituzten inflaziotasarik handienak: petroliotik eratorritakoak (%23,5), beira (%20,4), asfalto-produktuak (%16,6) eta zementu artifiziala (%6,9) lehengaiek. Aitzitik, urteko prezioetan (2007ko abendua, 2006ko abenduaren gainean), murrizketak izan dituzte: burdina eta altzairua (%-1,7); egiturak eta galdaragintza (%-1,4); laneko arropak (%-1,3) eta energia elektrikoa (%-0,4) lehengaiek.


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko abendua.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2007ko abenduan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004428_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali