2008/02/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008KO URTARRILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %2,7 igo ziren 2008ko urtarrilean



Azken hamabi hilabeteetan (2007ko urtarriletik 2008ko urtarrilera) eraikuntzaren kostuak %3,7 igo dira.


EAEn eraikuntzako kostuen indizeak %2,7ko igoera izan du 2008ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %3,7raino igo da, EUSTATen datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008



Iturria: Eustat


2008ko urtarrilean, lan-eskuaren kostua %4,5 igo zen; lehengaien kostuak, berriz, %1,9.


Eraikuntzako azpisektorearen lehengaien kostuak %2,0ko hazkundea izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra zibilarenak %1,6 gehitu dira. Aipatu azpisektore bi horien urtetik urterako bilakaera kontuan hartuz gero ikusten da biak gehitu direla baina modu ezberdinean: eraikuntzako lehengaien kostuak %3,0 hazi dira, eta obra zibilekoak, %5,3.


Urtarrilean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: karea, igeltsua eta eskaiola (%5,0), zementutik eratorriak (%4,4), zementu artifiziala (%2,8), zura eta kortxoa (%1,5), metalezko arozgintza (%1,4) eta egiturak eta galdaragintza (%1,4), besteren artean. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan dituzte: petroliotik eratorriak (%-0,9), olio eta koipeak (%-0,9), pintura eta bernizak (%-0,6) eta asfalto- produktuak (%-0,5).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: petroliotik eratorritakoak (%28,8), asfalto-produktuak (%20,9) eta beira (%16,7). Aitzitik, urteko prezioetan (2008ko urtarrila, 2007ko urtarrilaren gainean), murrizketak izan dituzte: olio eta koipeak (%-4,3), burdina eta altzairua (%-3,7); egiturak eta galdaragintza (%-0,5) eta energia elektrikoa (%-0,2).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2008ko urtarrila.




Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %2,7 igo ziren 2008ko urtarrilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004456_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali