2008/01/09ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO AZAROA

Euskal AEko industria %0,7an murriztu zen 2007ko azaroan

2007ko lehen hamaika hilabeteetako hazkunde metatua %3,1 izan da.



EUSTATek landutako datuen arabera, 2007ko azaroan, lan egutegiko termino homogeneotan %0,7an murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2006ko hil beraren aldean. Urteko lehen hamaika hilabeteetan %3,1eko hazkunde metatua izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2007ko azaroan %2an murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.


Industri jardueraren balantzea urteko lehen hamaika hiletan urte arteko %3,1eko hazkundearekin ixten da; ekipoko (%6,9) eta bitarteko ondasunek (%4,0) jokaera azpimarragarria izan dute; berriz, energiako sektorean (%-2,9) eta kontsumoko ondasunenean (%-2,5) tasa negatiboak izan dira.



Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2007ko urri-azaroko urte arteko hazkunde zuzendua


Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka eta industria-sektore handien sailkapenaren arabera, 2007ko azaroko indizearen bilakaerak 2006ko azaroaren aldean Energian izan zuen hazkundea (%4,6). . Ekipoko ondasunek %-1,4ko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunek %-0,3; eta Kontsumoko ondasunek %-4,2, batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-8,6), ez-iraunkorrekoak askoz modu apalagoan (%-1,7) jaitsi baitziren.


2007ko azaroko hil arteko aldakuntzak negatiboak izan dira 2007ko urriaren aldean industri sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, zeina %5,6 igo baita. Ekipoko ondasunak %3,8 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %1,6 eta Kontsumoko ondasunak %5,6 Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %-4,9ko hil arteko jaitsiera izan dute eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %-5,9koa.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera Industri Produkzioaren Indizeak bilakaera positiboa izan du Gipuzkoan (%0,1); Bizkaian ez dago aldaketarik (%0,0) eta Araban %-3,6ko jaitsiera izan da.


Hil arteko tasak, 2007ko azaroa urriaren aldean, negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %5,0 jaitsi da, Gipuzkoan %1,6 eta Bizkaian %0,9.


Taula: 2007ko AZAROA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



“T” urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko “T-1” aldi beraren aldean

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria %0,7an murriztu zen 2007ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/01/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004410_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali