|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2008ko urtarrileko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamendu ondasunetan (%2,4), tarteko ondasunetan (%3,3), eta energian (%0,3), 2007ko urtarrilaren aldean. Kontsumo-ondasunak %-4,0 jaitsi dira; kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,8 jaitsi ziren, eta kontsumo-ondasun iraunkorrenak %-11,3.
|