|
Herrialde-eremuka, Gipuzkoan erkidegoko batez bestekoaren gainetik ibili da enplegu-sortzea (%4,9ko tasa); Bizkaian %4,3 eta Araban %4,0. Gipuzkoan “Bankuak, aseguruak eta enpresa-zerbitzuak” sektorea da liderra enplegu-hazkundean, %10,2ko tasarekin; euskal batez bestekoaren gainetik daude, baita ere, Eraikuntza (%8,0), Ostalaritza (%7,1) eta Merkataritza eta Konponketa (%6,3). Araban Eraikuntzako hazkunde-tasa nabarmentzen da (%9,8), eta negatiboa da Industria eta Energian (%-0,3). Bizkaiak euskal batez bestekoaren gaineko tasa du Bestelako zerbitzu-jardueretan (%8,2), gainerako guztietan azpitik dagoelarik, batez ere Bankuak, aseguruak eta enpresa-zerbitzuak sektorean (%3,5).
|