2008/04/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008KO MARTXOA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2008ko martxoan



Azken hamabi hilabeteetan (2008ko martxoa, 2007ko martxoarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %6ko gehikuntza izan zuten.


2008ko martxoan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo zen aurreko hilaren aldean, eta martxorako urte arteko tasa %6ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008


(*) Gehikuntza martxoko urte artekoa da


200ko martxoan, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean % 0,2 igo zen Eraikuntza eta %0,1 Obra Zibileko lehengaien kostuak. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ibilbide ezberdinak izan zituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako lehengaien kostuak %5,7 hazi ziren, eta Obra zibilekoak, aldiz, %6,5.


Martxoan prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: Material elektronikoa (%1,8), Metalurgia (%1,1) eta Altzarigintza (%1,1). Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten Energia elektrikoa eta gasak (%-2,5), eta Ez-metalezko industriak (%-0,8).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (%14,6), Ez-metalezko meak (%11,9), Ura (%10,9) eta Petrolioa fintzea (%10,2). Bestalde, urte batetik bestera (2007ko martxotik 2008ko martxora) honako hauen lehengaien prezioak murriztu ego gutxiago igo dira: Material elektronikoa (%-2,2) eta Metalurgia (%0,2).




Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2008ko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004544_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali