2008/05/05eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO MARTXOA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak ez du aldaketarik izan (%0,0) urte arteko tasan, 2008ko martxoan


Aurreko hilabetearen, hau da, 2008ko otsailaren aldean %0,1 gehitu da



Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioak 2008ko martxoan ez du aldaketarik izan (%0,0) 2007ko hilabete beraren aldean.


Aurreko hilabetearen, hau da, 2008ko otsailaren aldean Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %0,1 gehitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka, eta industri sektore nagusien sailkapenean oinarriturik, 2008ko martxoko indizearen bilakaerak (2007ko martxoaren aldean) energia gehitzea ekarri du (%6,3). Alabaina, ekipamenduko ondasunak (%2,2), tarteko ondasunak (%0,9) eta kontsumo-ondasunak (%2,7) murriztu egin dira; azken hauen murrizpena, hain zuzen, kontsumo-ondasun iraunkorren (%-12,2) beherapenak eragin du, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %1,3 egin baitute gora.


2008ko martxoko hilabete arteko aldakuntzak, batez ere 2008ko otsailean, positiboak izan dira kontsumo-ondasunen (%0,5) eta energiaren (%1,4) sektore garrantzitsuetan. Kontsumo-ondasunek ez dute aldaketarik izan (%0,0) kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin dutelako (%1,0) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (%2,5). Tarteko ondasunek %0,4 egin dute behera, otsailaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik bestera izan dituen bilakaerak positiboak izan dira Bizkaian (%4,8); baina Araban eta Gipuzkoan indizeek behera egin dute (%2,4 eta %3,8 hurrenez hurren).


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2008ko martxokoak, 2008ko otsailaren aldean) bilakaera ezberdinak eman dira aipatu aldian: Bizkaian hilean %1,2 hazi da tasa hori eta Gipuzkoan %0,2, baina Araban %2,3 egin du tasa horrek behera.


Taula: 2008KO MARTXOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat


Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: http://www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak ez du aldaketarik izan (%0,0) urte arteko tasan, 2008ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/05/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004588_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali