2008/07/03ko prentsa-oharra

PER CAPITA BARNE PRODUKTU GORDINA-2007


Euskal AEko per capita BPG 27-EBkoa baino %40 handiagoa da 2007an


Euskal AE aurrenetakoa da azken hamar urteetan per capita aberastasun gehien sortutako herrialdeen artean



Euskal AEko BPG 140,6 izan da 27-EBko batez bestekoaz (indizea=100) 2007an, eros ahalmenaren parekotasunean (EAP). Datuok Eustatek landu ditu Eurostatek 2007an 27-EBko herrialdeentzat egindako lehenengo zenbatespenaren ondoren. Espainiako batez bestekoa 106,9 da.


2007ko per capita euskal BPG Espainiako erkidego guztietako handiena da, ondoren Madril eta Nafarroa datozelarik.


Europar Batasuneko herrialdeekin alderatuz gero Euskal AE hirugarrena da; aurretik Luxenburgo (276,4) eta Irlanda (146,3) daude; ondoren Herbehereak (130,9) eta Austria (128,2). Aurretik denaz, Irlandaz, esan behar da 2006an Euskal AEz zuen tartea (ehuneko 9,6 puntu) ia erdira jaitsi dela, 2007an 5,7koa izan baita.


Azken hamar urteetako BPGen bilakaerari erreparatuz gero, ikusten da indartu egin dela Luxenburgoren lidergoa; gainera, gehien hazi dena da, atzetik datozenen hazkundea bikoiztu egin baitu.


Atzetik datozenen artean, azken hamarkadan gehien hazitakoak: Euskal AE (2007an ehuneko 24,9 puntu gehiago 1998an baino), Estonia (+29,7), Irlanda (+24,7) Letonia (+22,3) eta Lituania (+20,1).


Luxenburgo eta Irlanda aparte utzita, 1998an per capita BPGn lider ziren herrialdeek izan dituzte atzerapenik handienak. Denen artean Italia nabarmentzen da, ehuneko 18,6 puntu galdu ditu eta 120,0tik 1998an 101,4ra jaitsi da 2007an, doi-doi Batasuneko batez bestekoaren gainetik. Azken hamarkadan atzera egin duten beste herrialde aberatsak: Alemania (ehuneko -9,5), Danimarka (-9,4), Belgika (-5,0), Austria (-4,8) eta Frantzia (-4,0).


Atzera egin dute BPGn baita ere Amerikako Estatu Batuek (-4,5) eta Japoniak (-7,2).


Per capita BPG herrialde eta urteka (27-EB=100). 1998 eta 2007 (1)



Iturria: Eustat eta Eurostat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko per capita BPG 27-EBkoa baino %40 handiagoa da 2007an

Eragiketa : 
Kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170112
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
1980-2024
Eguneratze data : 
2008/07/03
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004668_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali