|
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ez-metalezko meak (%16,4), Energia elektrikoa eta gasa (%12,1), Ura (%11,4) eta Petrolioa fintzea (%9,0). Bestalde, urteko arteko prezioetan (2008ko apirila, 2007ko apirilaren aldean), igoera txikiagoak izan zituzten Metalurgia (%0,3), Makineria (%2,0) eta Zuraren industriako (%2,1) lehengaiek.
|