2008/06/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008KO MAIATZA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 igo ziren 2008ko maiatzean



Azken hamabi hilabeteetan (2008ko maiatza, 2007ko maiatzarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak % 7,3 gehitu ziren


2008ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta maiatzeko urte arteko tasa %7,3ra iritsi zen, Eustaten datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008

(*)Gehikuntza maiatzako urte artekoa da


2008ko maiatzean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak, berriz, %0,3 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera desberdinak izan zituzten: aurreko hilaren aldean ez zen aldaketarik izan Eraikuntzan eta %1,2 igo ziren Obra Zibileko lehengaien kostuak. Urte arteko bilakaerak antzekoagoak izan zituzten azpisektore biek: Eraikuntzako lehengaien kostuak %7,4 hazi ziren, eta Obra Zibilekoak, aldiz, %8,5.


Maiatzean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: Metalurgia (%4,2) eta Petrolio fintzea (%7,1). Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten Ez-metalezko meak (%-1,3) Material elektrikoa (%-0,7) eta Energia elektrikoa eta gasak (%-0,6),


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ez-metalezko meak (%15,1), Energia elektrikoa eta gasa (%14,1), Petrolioa fintzea (%13,7) eta Ura (%11,4). Bestalde, urteko arteko prezioetan (2008ko maiatza, 2007ko maiatzaren aldean), igoera txikiagoak izan zituzten Material elektronikoa (%0,8), Makineria (%2,2), Metalezko gaiak (%2,4) eta Ez-metalezko industria (%2,5).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2008ko maiatza.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 igo ziren 2008ko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004658_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali