2008/07/02ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2008ko MAIATZA


Euskal AEko industri jarduera %1,4 murriztu zen 2008ko maiatzean


2008ko lehenengo bost hiletan %1 izan da hazkunde metatua


Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko maiatzean %1,4 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %2,6 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko apirilarekin alderatuta.


2008ko lehen bost hiletako balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %1eko hazkunde metatuarekin itxi da, aurreko urteko aldi beraren aldean. Indizearen bilakaera aztertuz gero, bigarren hiruhilekoan industri jardueraren bizkortzea izan dela ikusten da; lehenengoan %+0,7 izan zen datua eta bigarrenean %+1,8.


1. grafikoa: Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiru hileroko hazkunde zuzendua


(*) 2008ko apiril-maiatzeko urte arteko hazkunde zuzendua


Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2008ko maiatzeko indizearen bilakaera jaitsi egin da denetan, Energian (%+5,6) izan ezik, 2007ko maiatzaren aldean. Ekipoko ondasunek %-1,3ko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunek %-0,6; eta Kontsumoko ondasunek %-9,9, Kontsumo iraunkorreko (%-17,9) eta ez-iraunkorreko (%-6,4) ondasunen jaitsieragatik.


2008ko maiatzeko hil arteko aldakuntzak negatiboak izan dira 2008ko apirilaren aldean industri sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, zeina %0,2 igo baita. Ekipoko ondasunek %-3,5eko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunek %-1,2; eta Kontsumoko ondasunek %-6,3, Kontsumo iraunkorreko (%-13,4) eta ez-iraunkorreko (%-3,3) ondasunen jaitsieragatik.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araba eta Bizkaia %-2 jaitsi dira eta Gipuzkoa %-0,5.


2008ko maiatza 2008ko apirilarekin alderatuz gero bilakaerak negatiboak izan dira: Araban %-3,6 jaitsi da, %-2,7 Gipuzkoan eta %-1,9 Bizkaian.




(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,4 murriztu zen 2008ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/07/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004663_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali