2008-08-19ko prentsa-oharra


EUSKADI 27 KIDEKO EB-N


Euskal AEk zientzia eta teknologiaren arloetako 27 goi gradudun ditu 1.000 biztanleko, EB-27ko tasarik altuena


Gutxienez bigarren mailako hezkuntzako ikasketak gainditu dituen 20 eta 24 urte arteko biztanleria-tasa ere gure esparruko herrien batez bestekoa baino altuagoa da.


Euskal AEn 20 eta 20 urte arteko biztanleen artean zientzia eta teknologiaren arloetako gradudunen tasa, 26,6 1.000 biztanleko, EB-27 herrietan erregistratu den batez bestekoaren halako bi baino gehiagokoa da (12,9 1.000 biztanleko) 2005eko Eustaten datuen arabera, lurralde esparru horietan konparazioak egiteko eskura dauden azkenak, alegia. Espainiari dagokion tasa, urte horretan bertan, 11,8 da 1.000 biztanleko, alde horretako herrien batez bestekoa baino baxuagoa.


Datu horiek eta EB-27 eratzen duten herrietakoak erkatzen badira ikus daiteke Euskal AE horien guztien buruan dagoela. Horrela, gure Erkidegoko tasa 26,6koa zen 1.000 biztanleko zientzia eta teknologietako goi gradudunetan; ostean zeuden Irlanda (24,5), Frantzia (22,5), Lituania (18,9), Erresuma Batua (18,4), Finlandia (17,7), Danimarka (14,7) eta Suedia (14,4). Kontrako norabidean, tasarik baxuenak zituzten gure esparruko herriak Malta (3,4 gradudun 1.000 biztanleko), Txipre (3,6) eta Hungaria (5,1) ziren.


Zientzia eta teknologia arloetako goi gradudunak 1.000 biztanleko (20 eta 29 urte arteko biztanleria) EB-27n

Iturria: Eustat eta Eurostat


2007 urtean gutxienez bigarren mailako hezkuntzako ikasketak gainditutako 20 eta 24 urte arteko biztanleria-tasari dagokionez ohartarazi behar da Euskal AEko batez bestekoa, %79,7 zela, EB-27 herrietako batez bestekoa baino altuagoa, hori %78,1 zelako. Dena dela, tasa espainiarra, %61,1, batez beste horretatik oso urrun zegoen eta 2007 urtean Maltakoa (%54,7) eta Portugalekoa (%53,4) baino ez zituen atzetik.


Gutxienez bigarren mailako hezkuntzako ikasketak gainditu zituzten 20 eta 24 urte arteko biztanleen tasa (%)

Iturria: Eustat eta Eurostat


Herrien arabera Txekiar Errepublika (%91,8), Polonia (%91,6), Eslovenia (%91,5), Eslovakia (%91,3), Lituania (%89,0), Suedia (%87,2) eta Irlanda (%86,7) ziren tasarik altuenak zituztenak.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 62 Helbide elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tel.:+34-945-01 75 62 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk zientzia eta teknologiaren arloetako 27 goi gradudun ditu 1.000 biztanleko, EB-27ko tasarik altuena

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2004-2023
Eguneratze data : 
2008/08/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004741_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali