|
Zerbitzuen sektoreak BPGk baino tasa positiboagoa du, %3,4 hazi delarik; barruan, halere, ezberdinak izan dira jokaerak. Merkatuko zerbitzuak %2,7ko urte arteko hazkundea lortzera iritsi dira. Tasa hori BPGren hazkundearenaren antzekoa da. Ez-merkatuko zerbitzuek, berriz, hazkunde-erritmo handiari eutsi diote; urte artekoa aurreko hiruhilekoan bezalaxe hazi da, %6,5.
|