|
Europako Iparraldeko herriak ziren, 2007an ere, atal honetan lehen tokietan zeudenak: Danimarka (%73,2), Suedia (%71,8), Holanda (%69,6) eta Finlandia (%68,5). Kontrako tokietan zeuden Malta (%36,9), Italia (%46,6) eta Grezia (%47,9), herri horietan zirelako baxuenak emakumeen enplegu-tasak. Gogoan eduki behar da Espainiak %31,7ko portzentajea zuela 1995ean, %41,3 2000n eta %54,7 2007an, hau da, artean EB-27ko herrien batez bestekotik urrun.
|