|
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasarik handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (%22,5), Petrolioa fintzea (%16,9) eta Ez-metalezko meak (%13,3). Bestalde, urteko arteko prezioetan (2008ko abuztua, 2007koaren aldean), igoera txikiagoak izan zituzten Material elektronikoko (%-1,7), Ez-metalezko industriako (%1,2) eta Zuraren industriako (%1,9) lehengaiek.
|