|
Sektoreka eta industri sektore handien sailkapenaren arabera, 2008ko uztaileko indizearen bilakaerak hazkundeak izan zituen Energian (%5,9) eta Ekipoko ondasunetan (%3,0), 2007ko uztailaren aldean. Tarteko ondasunek %-2,7ko jaitsiera izan dute eta Kontsumoko ondasunek %-5,6koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-18,2), Ez-iraunkorrekoak %0,7 igo baitziren.
|