2008-09-03ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008KO UZTAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo dira 2008ko uztailean



Azken hamabi hilabeteetan (2007ko uztailetik 2008ko uztailera) eraikuntzaren kostuak %7,7 igo dira.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,1eko igoera izan du 2008ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %7,7raino igo da.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008

(*)Gehikuntza uztailako urte artekoa da


2008ko uztailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0); lehengaien kostuek, aldiz, %0,1eko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreetako lehengaiek bilakaera ezberdina izan dute: eraikuntzak %0,1eko igoera izan du aurreko hilabetearekin alderatuta, baina obra zibilerako lehengaien kostuek -%0,3ko beherapena izan dute. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez, bata bestearengandik urruntzen ari dela egiaztatu da: eraikuntzako lehengaien kostuak %7,7 igo dira, eta obra zibilerako lehengaien kostuek %9,7ko igoera izan dute.


Uztailean prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, honakoetan kontsumitutako lehengaietan eman da: energia elektrikoa eta gasa (%5,1), altzarien fabrikazioa (%0,8) eta material elektronikoa (%0,5). Aitzitik, ondokoen prezioek behera egin dute: petrolioaren birfinketa (-%2,7), material elektrikoa (-%0,8), industria ez-metalikoa (-%0,2) eta makineria (-%0,1).

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: petrolioaren birfinketa (%17,6), energia elektrikoa eta gasa (%17,1) eta mineral ez-metalikoak (%15,3). Bestalde, ondoren ematen diren ataletako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2007ko uztailetik 2008ko uztailera) gutxitu egin dira: material elektronikoa (-%2,9), zuraren industria (%1,8) eta makineria (%2,2).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2008ko uztaila



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo dira 2008ko uztailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/09/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004762_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali