|
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: petrolioaren birfinketa (%18,9), mineral ez-metalikoak (%15,2), energia elektrikoa eta gasa (%11,9) eta ura (%11,4). Bestalde, ondoren ematen diren ataletako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2007ko ekainetik 2008ko ekainera) gutxitu egin dira: material elektrikoa (-%3,0), zuraren industria (%2,4) eta makinak (%2,5).
|