|
2008ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean , %6,5 gehiago; guztien %55,1 izan ziren, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2008ko lehen hiru hilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %82 izan baitziren. Urteko lehen hiruhilekoan, ohi bezala, ezkontza gutxi izan ziren, baina 2008ko bigarren hiruhilekoan, berriz, nabarmen igo ziren maiatzean eta ekainean.
|