HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Arnas gaixotasunek eragindako...

2008/12/11ko prentsa-oharra


OSPITALEETAKO ERIKORTASUNAREN ESTATISTIKA, 2007

Arnas gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %8,5 gehitu ziren 2007an


Gaixotasun kardiobaskularrek eta digestiboek jarraitzen dute sarrera-arrazoi nagusiak izaten



Eustaten datuen arabera, 2007an Euskal AEko akutuen ospitaleetan 297.100 alta erregistratu ziren, eguneko ospitaleko ospitaleratze eta sarreren artean; aurreko urtean baino %2 gehiago. Alta guztien %76 ospitale publikoetakoak izan ziren eta %24 pribatuetakoak. Aurreko urtean bezala, 2007ko ospitaleko batez besteko egonaldia 5,1 egunekoa izan da.


Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak (kardiobaskularrak) izan ziren 2007ko ospitaleratze-arrazoi nagusia, alten %12,2rekin; ondoren digestio-aparatukoak datoz (%11,4) eta nerbio-sistemaren eta sentimenen organoenak (%10,4).


1. grafikoa.- Akutuen ospitaleetan alta emandako pazienteak, diagnostiko-talde sarrienen arabera. 2006-2007

Iturria: Eustat


Arnas-gaixotasunen 2007ko gorakada (%8,5) azpimarratzekoa da. Talde hau ospitaleratzeko laugarren kausa ugariena da, eraginik handiena urtarrilean, otsailean eta abenduan duelarik. Jaiotza-inguruko gaixotasunek (alten %0,7) aurreko urtearen aldean %11ko hazkunde nabarmena izan zuten; batez ere garai aurreko jaiotzagatik eta pisu txikiagatik.

Ospitaleko batez besteko egonaldirik luzeena buru-nahasteek izan zuten (14,1 egun); ondoren jaiotza-ingurukoek (13,8 egun); dezente beherago gaixotasun infekziosoak ditugu (8,6 egun) eta tumoreak (7,9 egun).


Ospitaleratutakoen artean, 7.786 pertsona hil ziren. Arrazoi nagusiak tumoreak (%26,5) izan ziren, eta haien artean “bronkio eta biriketako tumore gaiztoa” izan zen heriotzarik gehien ekarri zuena; ondoren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak datoz (%22,3) eta arnas sistemakoak (%18,1).


Pertsona bera behin baino gehiagotan ospitaleratzea eragin zutenen artean ondokoak ditugu: mantentze-kimioterapia, bronkitis kronikoa, bihotz-gutxiegitasuna.


Ospitaleratzeen arteko erdiak baino gehiago (%57k) kirurgi-prozedura edo interbentzioa behar izan zuten. Aparatu muskuloeskeletikoaren gainean egindakoak (%20) izan ziren ugarienak, batez ere “beheko soin-adarretako artikulazioetan” eginak (aldakan, belaunean batez ere); gero aparatu digestiboan (%14) eginak datoz, “eten konponketa” ugariena; eta ondoren begian eginak (%13) “begi-lausoa" aurren delarik.


1. taula.- Altak diagnostiko-talde handien arabera, 2006-2007

*Batez besteko egonaldia

Iturria: Eustat





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
+Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Arnas gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %8,5 gehitu ziren 2007an

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/12/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004862_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali