2008/10/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008KO IRAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,6 jaitsi ziren 2008ko irailean



Azken hamabi hilabeteetan (2008ko iraila, 2007koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %7,3 gehitu ziren.


2008ko irailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,6 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta iraileko urte arteko tasa %7,3ra iritsi zen, Eustaten datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008

(*) Gehikuntza iraileko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2008ko irailean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak, berriz, %0,8 jaitsi ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaerak izan zituzten, baina indarrean badago alderik: aurreko hilaren aldean % -0,6 jaitsi zen Eraikuntza eta % -1,3 Obra Zibileko lehengaien kostuak. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Eraikuntzako lehengaien kostuak %6,8 hazi dira eta Obra Zibilekoenak %10,7.


Irailean, abuztuaren aldean, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan dituzte: energia elektrikoa eta gasa (%2,6), kautxu eta plastikoa (%0,2), zurgintza (%0,2) eta makineria (%0,2) adarretako lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten ondokoek: petrolioa fintzea (%-3,6), ez-metalezko meak (%-1,7), metalurgia (%-0,6), metalezko gaiak (%-0,3) ez-metalezko industria (%-0,2) eta altzarigintza (%-0,1).

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasarik handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: energia elektrikoa eta gasa (%29,4), petrolioa fintzea (%28,7), metalurgia (%12,6), ura (%11,4) eta ez-metalezko meak (%10,0). Bestalde, urteko arteko prezioetan (2008ko iraila, 2007koaren aldean), igoera txikiagoak izan zituzten material elektronikoa (%-2,6), ez-metalezko industria (%1,4) eta zurgintzako (%2,2) lehengaiek.


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2008ko iraila.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,6 jaitsi ziren 2008ko irailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004838_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali