|
Euskal AEko gizon zein emakumeek bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundea izan dute. Orain hogeita hamar urteko adierazleak (69,6 urte gizonentzat, 76,9 emakumeentzat) ikusita, bizi-itxaropena 7,4 urtez hazi da emakumeentzat eta 7,6 gizonentzat). Urtean-urtean hiru bizi-hil irabaziz, gizonena 77,2 urtetan da eta emakumeena 84,3tan. Bi sexuen arteko aldea orain 15 urteko 8,7ko maximotik 7,1 urtera etorri da.
|