HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Ingresatua izateko lehenengo...

2008/12/23ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUNAREN ESTATISTIKA, 2007

Ingresatua izateko lehenengo arrazoia zirkulazio gaixotasunak dira gizonen artean, eta haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa emakumeen artean


Ospitalizazio-adinak, batez beste: 57 urte gizonentzat eta 55 emakumeentzat


2007an, biztanleriaren osasun-egoera orokorra diagnostikatutako eta ospitaleetan tratatutako (erikortasuna) gaixotasunen bidez neurturik, zirkulazio-sistemaren gaixotasunak ditugu aurrenak ospitalizazio arrazoien artean gizonentzat eta hirugarrena emakumeentzat; haurduntza, erditze eta erdiberriaroko gaixotasunen eta nerbio-sistemaren eta zentzumenen organoen gaixotasunen ondoren, Eustaten datuen arabera.


2007an, akutuen ospitaleetan, 297.100 ospitalizazio izan ziren; %48,8, gizonak, %51,2, emakumeak. Ospitalizatutako pertsonen %42,1ek 65 urte edo gehiago zituzten.



1. trafikoa. Alta hartutako paziente-tasa, 1.000 biztanleko, sexuaren eta adinaren arabera, 2007an


Iturria: Eustat


Ospitalizazio-adinak, batez beste, 2007an: 57 urte gizonentzat eta 55 emakumeentzat. 1.000 biztanleko eta adin-tarte guztietan gizonek alta gehiago izan zituzten, 20-44 urte bitartean izan ezik; haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa dira “errudunak.”


Zahartzeak eragindako endekatzea da 65 urte eta gehiagoko pertsonen ospitalizazio-tasa altuen arrazoia; tasa horiek haziz doaz adinarekin, eta 85 urte baino gehiagoko pertsonen artean 1.000 biztanleko 392 da. Zeharo beste aldean, urtebete baino gutxiagoko taldean ere altuak dira tasak, batez ere jaio orduko pisu txikiagatik eta arnas-gaixotasunengatik (bronkitis eta bronkiolitis akutuak).

Patologia sarrienen gainerako taldeen artean, badira aldeak sexuen artean: arnas gaixotasunak (bronkitis kronikoa, batez ere) eta digestiboak (iztai-etena) ugariagoak dira gizonen artean; genitourinarioak, berriz, emakumeen artean.


Ospitaleetan artatutako erikortasun kausak aldatu egiten dira adinarekin. Adin-taldeetan ibiliz gero, 0-14 urteen artean ospitalizazio kausarik ugarienak arnas gaixotasunak dira (amigdalitisa eta asma). 15-44 urteen artean, emakumeenak haurduntza, erditzea eta erdiberriaroko asalduak; gizonenak haustura eta lesioak (erradioa, kubitua eta belauna). 45-64 urteen artean, gizonenak gaixotasun digestiboak (iztaiko etena), eta emakumeenak asaldu osteomuskularrak (belaunean eta oinean). Azkenik, 65 urtetik aurrera, gizonenak zirkulazio-gaixotasunak (gutxiegitasun kardiakoa); emakumeenak nerbio-sistema eta zentzumenen organoetakoak (begi-lausoa bereziki).


2. grafikoa.- Akutuen ospitaleetan alta emandako pazienteak, sarrien izaten diren diagnostiko-talde handien arabera, 2007.


Iturria: Eustat


Ospitalizatutakoen artean, %2,6 hil ziren. Gizonen artean maizen gertatutako hiltzeko adina 78 urte izan ziren, 87 emakumeen artean. Heriotza-kausa nagusiak, tumoreak gizonentzat (trakea, bronkioak, birikak) eta zirkulazio gaixotasunak (gutxiegitasun kardiakoa) emakumeentzat.


Pertsona bera behin baino gehiagotan ospitaleratzea eragin zutenen artean ondokoak ditugu: mantentze-kimioterapia, bronkitis kronikoa (gizonen artean sarriago) eta bihotz-gutxiegitasuna (emakumeen artean sarriago).


2007an ospitaleetan egindako kirurgi prozedura eta interbentzioez, %55,7 emakumeei egin zitzaizkien eta %44,3 gizonei. Emakumeentzako kirurgi jarduera handiagoaren arrazoia erditze inguruko prozedura obstetrikoak dira, emakumeei egindako interbentzioen %21.


Haurduntza eta erditzea bazter utzita, aparatu muskulueskeletikoaren gaineko operazioak lirateke ugarienak, bi sexuentzat. Gainerako interbentzioen artean aparatu digestiboarenak eta kardiobaskularrarenak izan ziren ugarienak gizonen artean eta begi eta azalekoak (titi operazioak) emakumeen artean.

1. taula: Alta hartutako pazienteak, diagnostikotalde handien eta sexuaren arabera, 2007. urtea.



Iturria: Eustat






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
+Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ingresatua izateko lehenengo arrazoia zirkulazio gaixotasunak dira gizonen artean, eta haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa emakumeen artean

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004897_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali