|
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, oraindik ere nagusi da 3034 urteko amen taldea. Beraiek izan ziren, bigarren hiruhilekoan ere erditu zirenen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%27,6) eta 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %17,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %6,5 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,8 ekarri zuen.
|