|
10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduen artean % 22,0k berrikuntzari zuzendutako lankidetzak sinatu zituzten. Tamaina honetako enpresen hauei dagokienez, lankidetza-akordioren bat sinatu dutenen artean, nabarmendu beharra dago ondokoekin batera egindako lankidetza: zentro teknologikoak (% 47,6), ekipamenduen, materialen… hornitzaileak (% 46,3), adituak eta firma aholkulariak (% 35,0), enpresa bereko bestelako establezimenduak (% 34,8), unibertsitateak eta beste erakunde batzuk (27,8).
|