2009/01/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO ABENDUA
Bidaiarien sarrerak %11 eta gaualdiak %12 jaitsi ziren 2008ko abenduan
2008ko balantzean, bukaeran, sarrerak %3 gutxitu dira eta gaualdiak %4, hotel-establezimenduetan. Nekazal-turismoetan, berriz, sarreren eta gaualdien balantzea positiboa da
Eustatek eskainitako datuen arabera, 2008ko abenduan 126.390 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.000 sarrera gutxiago, hots, %11 gutxiago. Hiru lurraldeetan jaitsi ziren bidaiarien sarrerak: 2007ko abenduko datuen aldean, Araban %-9, Bizkaian %-12 eta Gipuzkoan %-10.
Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %-9 jaitsi ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %-16. Estatutik datozen bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan jaitsi da : Bizkaian %-7; Gipuzkoan eta Araban %-10. Atzerritarrak %-24 urritu dira Bizkaian; jaitsi, baita ere, baina gutxiago (%-10) Gipuzkoan, eta jaitsiera oso arina da (%-2) Araban.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, batez ere, Asturiastik eta Nafarroatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, besteren artean, Kataluniatik, Madrildik, eta Gaztela-Mantxatik etorritakoak. Atzerritarren artean esan liteke lurralde guztietatik etorritakoak gutxitu direla, batez ere Frantzia, Erresuma Batua, Portugal eta Italiatik. Gora egin dute Iberoamerika, Suedia, eta Afrika, Asia eta Ozeaniako zenbait lurraldetatik etorritakoek.
2008ko abenduan erregistraturiko gaualdiak 226.434 izan ziren, hau da, iazkoaren aldean %-12ko jaitsiera eta ia 30.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %-5, Bizkaian %-13 eta Gipuzkoan %-12.
Urte arteko aldi horretan, Euskal AEn batez besteko egonaldiak %-1 egin du atzera: 2007ko abenduan 1,81 egunekoa izan zen eta joan den abenduan 1,79koa.
Plazakako betetze-maila 2007ko abenduko %37,97tik 2008ko abenduko %31,15era murriztu zen, eta gelakako betetze-maila %46,34tik %38,01era.
2008ko hotelestablezimenduen urteko balantzea: iaz baino %-3 sarrera eta %-4 gaualdi gutxiago
2008an bidaiarien sarrerak 2.020.446 izan dira, alegia, aurreko urtean baino 73.000 gutxiago. Halere, elkarren segidako hirugarren urtez, bi milioi bisitariren kopurua gainditu da Euskal AEko hotelestablezimenduetan. Arabara heldutako bidaiari kopurua %-5 gutxitu da, eta Gipuzkoara eta Bizkaira %-3.
2008ko gaualdiak 3.789.563ra iritsi dira, hau da, aurreko urtean baino 167.000 gaualdi gutxiago, eta bilakaera negatiboa izan dute hiru herrialdeetan: Araban %-5, Bizkaian (%-4) eta Gipuzkoan (%-5).
Bidaiarien batez besteko egonaldia aurreko urteko 1,89tik 2008ko 1,88ra pasatu da. Euskal AE osorik hartuta, betetze-maila 2007ko %46,94tik 2008ko %44,16ra pasatu da.
1. taula: Urteko emaitzak
Iturria: Eustat
NEKAZALTURISMOA
Abenduan gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%6) eta gaualdiak urritu (%-1).
Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan, 8.889 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den abenduan, aurreko urteko hil berean baino %6 gehiago.
Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 22.007 izan ziren abenduan, joan den urteko hil berean baino %-1 gutxiago.
Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,64 egunetik 2,48ra jaitsi da Euskal AE osoan, eta plazen betetze-maila %-14 jaitsi da, 2008ko abenduan %19,53an izan delarik. Gelen betetze-mailak behera egin du, urte arteko %-11 hain zuzen ere.
2008ko nekazal-turismoaren urteko balantzea: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak, %4 eta gaualdiak, %1
Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan, 112.341 bidaiarisarrera izan dira 2008an, aurreko urtean baino %4 gehiago. Gaualdiak 326.158 izan dira, hots, 2007an baino %1 gehiago.
Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Araban %6, Gipuzkoan %4 eta Bizkaian %3. Gaualdiek gora egin dute Araban (%5), jaitsi Bizkaian (%-2) eta berdin jarraitu Gipuzkoan (%0).
Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2007an 3 egunekoa izatetik 2008an 2,90 izatera jaitsi da. Betetzemailak ere okerrera egin du: 2007an %27,00koa izan zen eta 2008an %26,29koa.
2. taula: Urteko emaitzak
Iturria: Eustat
3. taula: Hileko emaitzak
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp